Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Lege Oharra
Dokumentu Akzioak

Lege Oharra

LEGE OHARRA

KONTUKONTARI.NET WEB GUNEA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

Legezko ohar honek (www.KONTUKONTARI.net) web gunean sartzeko eta erabiltzeko baldintza orokorrak dauzka, hemendik aurrera "web gunea" esango dioguna, zeinaren jabea Integral de Medios SL baita, bere helbide soziala Correos, 8, 511 bulegoa, 48920 Portugalete (Bizkaia) delarik, eta IFK B-48827240.

Baldintza hauen onartzea

Web gunea erabiltzeak erabiltzailea bertan sartzean indarrean dagoen bertsioaren baldintza orokor hauen berariazko onarpen betea dakar, web gunearen zerbitzu zehatz batzuetan ezarri litezkeen baldintza bereziak baztertu gabe ere.

Erabiltzaileek web gunea erabiltzen duten bakoitzean, baldintza hauek onartu egiten dute; hauei, gainera, web gune honen bidez hirugarrenen zerbitzuetan sartutakoan emandako baldintzak erantsiko zaizkie.

Web gunearen edukien jabetza intelektuala

Web gunea osatzen duten elementu guztiak, zein haren egitura, diseinua eta kodea, Integraldemedios-i dagozkio eta jabetza intelektual eta industrialaren arauek babesten dituzte. Hau guztia, Erakunde Kolaboratzaileen logotipo eta marken jabetza osoari kalterik egin gabe, ulertu behar da.

Ezin da web gunearen zein bere elementuetako baten erreprodukziorik, aldaketarik, banaketarik edo komunikazio publikorik egin Integraldemediosen aurretiko baimen idatzirik gabe.

Web gunearen erabiltzaileek modu pribatu eta pertsonalean besterik ezin izango dituzte erabili bertako edukiak. Guztiz debekatuta dago web gunea edota bere elementuetako bat erabiltzea merkataritza zein legez kontrako helburuekin. Integraldemediosek ez da arduratuko hirugarrengoek web gunearen edukia erabiltzeagatik sortutako ondorioez eta erabiltzaileak eskubide hauen arau hausteagatik dagozkion ekintza zibil edo penal guztiak burutu ahal izango ditu.

Norberaren datu-babesa

Integraldemediosek ohartarazi egiten dut web gunean ez direla norberaren nortasun-daturik, abenduaren 13ko 15/1999 Norberaren Datu-babesari buruzko Lege Organikoaren arabera. Erabiltzaileen izen-ematerako bildutako datuak e-postari dagozkionak besterik ez dira izango, eta haien bidez ezin dira erabiltzaileak ezagutu. Web gunean jasotako gainerako datuek estatistika izango dute helburu, eta inolaz ere ez zaizkie pertsona ezagunei lotuko.

Cookie-ak

www.KONTUKONTARI.net web guneak cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileak bertako eduki dinamikoak ikusteko zein ondo funtzionatzeko ezinbestekoak baitira. Hala ere, web gunean erabilitako cookieak behin behinekoak dira, erabiltzailearen saioa bukatutakoan desagertzen direlarik. Cookie hauek ez dira inolaz ere erabiliko norberaren datuak biltzeko.

Aldaketak

Web gunearen zerbitzuak hobetzeko nahian, Integraldemediosek, edonoiz eta erabiltzaileari aurretiaz abisatu gabe, bere kasa, web gunearen ezaugarri tekniko eta zerbitzuak konfiguratzeko, aldatzeko, handitzeko zein haren agerpena aldi baterako bertan behera uzteko eskubidea dauka. Era berean, erabilpenerako baldintza hauek zein bestelako beren beste baldintzak edonoiz aldatzeko eskubidea ere edukiko du.

Ardura-salbuespenak

Integraldemedios ez da arduratuko web gunean gerta litezkeen tipografia-, forma- zein zenbaki-erroreez arduratuko, ezta bertan emandako informazioaren zehaztasunaz ere. Zerbitzua etengabe, akatsik gabe, birusik gabe eta modu seguru, zehatz, fidagarri edo kalitatezkoan eskaintzea ere ez da bermatuko. Aldi berean, deskargatzeko eskainitako edukiak seguruak izatea ere ez da batere ziurtatuko.

Erabiltzaileak ulertuko eta onartuko du ez Integraldemediosek, ez web gune honetan eskaintzen den zerbitzuko parte-hartzaile batek ere ez duela inolako aholku profesionalik eskaintzen eta web gune honetan jasotako zein aurkitutako edozein aholku edo beste informazio motaren bat erabiltzea erabiltzailearen beraren ardurapean eskainiko dela eta Integraldemedios ez dela inondik inora ere arduratuko.

Erabiltzaileak ulertuko eta onartuko du web gune hau erabiltzea zein emandako edukiak erabiltzailearen beraren ardurapean erabiltzeko eskaintzen direla. Integraldemediosek horren guztiaren inguruko inolako segurtasunik ez duela eskainiko espresuki adierazten du.

Integraldemedios ez da arduratuko zuzeneko edo zeharkako inolako kaltez, zerbitzua erabiltzearen zein erabiltzeko ezintasunaren ondorioz etekinak edo datuak galtzea, baimenik gabeko sartzea edo transmititutako datuak aldatzea, zerbitzua erabiltzen duten hirugarrenen ekintzak, ezta zerbitzuarekin zerikusirik daukan inolako beste kontu batzuk ere barne.

Hiperestekak

www.KONTUKONTARI.net web guneak gure erabiltzaileei interesatzen zaizkien edukietarako hirugarrenek sortutako lotura batzuk ditu. Integraldemediosek aipatu edukietarako loturak ematen ditu, besterik ez, eta ez da inolaz ere arduratuko ez edukiez beraiez, ez umeentzako nabigazio seguruari dagozkion parametroen egokitasunaz. Integraldemedios ez da web gune horietan aurki litezkeen edukiaz, informazioez edo zerbitzuez arduratuko; informazio moduan eskaintzen ditu eta inolaz ere ez du esan nahi izango Integraldemedios eta eduki horien zein web gune horien jabetza daukaten pertsona edo erakunde horien artean inolako harremanik dagoenik.

Hirugarrenen zerbitzuak

Web gune honetan zein web gune honen bidez iragarrita, sustatuta edo eskuragarri eskainitako hirugarrenen ondasun eta zerbitzuek, aipatu hirugarrenek ezarritako politikari eta baldintzei jarraituko diete. Integraldemedios ez da inolaz ere www.KONTUKONTARI.neteko erabiltzaileak aipatu hirugarrenekoekin egindako tratuaz zein eragin-trukeez arduratuko.

Pasahitzen pribatutasuna

Integraldemedios ez da arduratuko web gunean izena emandako erabiltzaileek, beren pasahitza galtzeagatik zein kentzeagatik, jasotako kalteaz. Era berean, erabiltzaileei informatu egiten die aipatu pasahitzak web gunean enkriptaturik bilduko direla eta haiek besterik ezin izango dutela eskuratu, sekretupean edukitzea beraien ardura izango delarik. Erabiltzailea web gune honetan bere kontuarekin zein bere pasahitzarekin egingo den guztiaz arduratuko da, erabiltzaileak berak baimena emanda zein ez emanda. Erabiltzaileak webmaster@KONTUKONTARI.neten jakinarazi beharko du bere erabiltzaile-izena, kontua edo pasahitza baimenik gabe erabili egin badira.

Kalte-ordainak

Erabiltzaileak Integraldemediosi zein haren ordezkatzaileei, agenteei, enplegatuei, lan-kudeatzaileei, iragarleei, kolaboratzaileei edo babesleei kalte-ordaina ematea onartzen du, erabiltzaileak web gunean erakutsitako portaeraren, erabiltzaileak bertara bidalitako edukien edo erabiltze-baldintza hauek zein beste pertsona edo erakunderen baten eskubideak zapaltzearen ondorioz, hirugarrenek egindako edozein erreklamazio edo salaketa dela-eta.

Adingabeak

Adingabea bazara, eta KONTUKONTARIn izena eman nahi baduzu, eska iezaiozu baimena zure gurasoetako bati eta egin ezazu berarekin batera. Hobe da erabiliko dituzun erabiltzaile-izena zein pasahitza aukeratzeko berari laguntza eskatzea. Zure segurtasuna garrantzitsua da.
Nabigazioa
Bilaketa




Laguntzailea: Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila
Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa
 

Plone CMS-arekin dabil webgune hau, kode irekiko eduki kudeaketa sistema

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: