Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Ipuinak Sarrera
Dokumentu Akzioak

Sarrera

Ipuin honetan, Kontukontari programako pertsonaien istorioen bitartez, Umeen Eskubideei buruzko Konbentzioa hurbiltzen da 6 urtetik gorakoentzako seme-alabak dituzten familietara.
  • Lagunen Eskua:
    BERDINTASUNA. Beste umeen eskubide berak dituzu, eta arreta berezia jaso behar duzu ezintasunen bat badaukazu.
  • Hitzez Hitz:
    OSASUNA. Gaixotasunak prebenitzeko eskubidea duzu eta, behar duzunean, medikuaren arreta jasotzeko eskubidea.
  • Hainbat Hobe Norbaitekin:
    ONGIZATEA. Eskubidea duzu zure gurasoek gizarte segurantza izateko eta zure garapena bermatzeko eta bizimodu duina emateko behar dituzten baliabideak izateko.
  • Letratxoa:
    HEZKUNTZA. Zure nortasuna eta gaitasunak garatuko dituen eta bizikidetzarako prestatuko zaituen heziketa jasotzeko eskubidea duzu.
  • Korrika Egin eta Kontatzea:
    BABESA. Intimitaterako eskubidea duzu, ez dizkizute gorputza eta sentimenduak zauritu behar, ez duzu zertan lanik egin, ez zaituzte errekrutatu edo esplotatuko.
  • Esaten Dutena Esaten Dutela:
    NORTASUNA. Izena izateko eta herrialde batekoa izateko eskubidea duzu, zure hizkuntza hitz egiteko eskubidea duzu eta zure ideia, sinesmen eta erlijioaren arabera bizitzeko eskubidea duzu.
  • Automobilek Loditzen dute:
    LEHENENGO, HAURRAK. Eskubidea duzu estatua ahal denik eta gehien ahalegindu dadin zure eskubideak bermatzeko eta estatuak zuretzat onena dena pentsatuz har ditzan erabakiak.
  • Komunaren Hondamena:
    PARTE-HARTZEA. Informazio egokia hartzeko eskubidea duzu, eta zure iritzia eman dezakezu, eta iritzi hori kontuan hartu beharrekoa da zuri dagozkizun arloetan.
  • Oso Familia Normala:
    FAMILIA. Maite eta bideratuko zaituen familia izateko eskubidea duzu, eta familia horretatik banandua ez izateko eskubidea duzu, baldin eta zure ongizaterako ez bada.
  • Harat-honat Korrika:
    JOLASA. Jolasteko eta jarduera artistiko eta kulturalak egiteko denbora eta leku egokiak izateko eskubidea duzu.

Plone CMS-arekin dabil webgune hau, kode irekiko eduki kudeaketa sistema

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: