Sarrera
Ipuin honetan, Kontukontari programako pertsonaien istorioen bitartez, Umeen Eskubideei buruzko Konbentzioa hurbiltzen da 6 urtetik gorakoentzako seme-alabak dituzten familietara.
- Lagunen Eskua:
BERDINTASUNA. Beste umeen eskubide berak dituzu, eta arreta berezia jaso behar duzu ezintasunen bat badaukazu. - Hitzez Hitz:
OSASUNA. Gaixotasunak prebenitzeko eskubidea duzu eta, behar duzunean, medikuaren arreta jasotzeko eskubidea. - Hainbat Hobe Norbaitekin:
ONGIZATEA. Eskubidea duzu zure gurasoek gizarte segurantza izateko eta zure garapena bermatzeko eta bizimodu duina emateko behar dituzten baliabideak izateko. - Letratxoa:
HEZKUNTZA. Zure nortasuna eta gaitasunak garatuko dituen eta bizikidetzarako prestatuko zaituen heziketa jasotzeko eskubidea duzu. - Korrika Egin eta Kontatzea:
BABESA. Intimitaterako eskubidea duzu, ez dizkizute gorputza eta sentimenduak zauritu behar, ez duzu zertan lanik egin, ez zaituzte errekrutatu edo esplotatuko. - Esaten Dutena Esaten Dutela:
NORTASUNA. Izena izateko eta herrialde batekoa izateko eskubidea duzu, zure hizkuntza hitz egiteko eskubidea duzu eta zure ideia, sinesmen eta erlijioaren arabera bizitzeko eskubidea duzu. - Automobilek Loditzen dute:
LEHENENGO, HAURRAK. Eskubidea duzu estatua ahal denik eta gehien ahalegindu dadin zure eskubideak bermatzeko eta estatuak zuretzat onena dena pentsatuz har ditzan erabakiak. - Komunaren Hondamena:
PARTE-HARTZEA. Informazio egokia hartzeko eskubidea duzu, eta zure iritzia eman dezakezu, eta iritzi hori kontuan hartu beharrekoa da zuri dagozkizun arloetan. - Oso Familia Normala:
FAMILIA. Maite eta bideratuko zaituen familia izateko eskubidea duzu, eta familia horretatik banandua ez izateko eskubidea duzu, baldin eta zure ongizaterako ez bada. - Harat-honat Korrika:
JOLASA. Jolasteko eta jarduera artistiko eta kulturalak egiteko denbora eta leku egokiak izateko eskubidea duzu.

