Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Ipuinak Oso Familia Normala
Dokumentu Akzioak

Oso Familia Normala

KONTROLA: IRATZARGAILUAK JOTZEN DU ETA JOSUREN MUSIKA SARTZEN DA
JOSU: Nire etxean, egunero, iratzargailuak goizeko bost eta erdietan jotzen du. Gure txakurra, “Zu bezalaâ€, da guztiok jaikitzeko arduraduna. Guztion oheetara igo eta muturra belarrietan jartzen digu..
KONTROLA: TXAKUR BATEN HATSANKA ETA OIHU LEUNAK.
MIKEL: Bai, “Zu bezalaâ€, banoa... Hau da Danik behar duen iratzargailua...
KONTROLA: JOSUREN MUSIKAK DIRAU
JOSU: Martxan jartzen den bigarrena nire aita da. Goizero bezala, egunkaria jaso, kafea prestatzeko ura irakiten jarri eta guztiontzako laranja-zukua prestatzen du.
AITA: Josu... ez ahaztu arropa zikina otzaran jartzen.
JOSU: Nork bere ohea atontzen du. Arropa zikina jaso eta logela txukuntzen du. Amak gosaria prest dagoenean deitzen digu eta guztion artean, gosaria bukatzen dugunean, mahaia batzen dugu.
KONTROLA: PLATERREN HOTSA
JOSU: Nire anaiak eta biok harrikoa egin ohi dugu bazkaldu ondoren. Batzuetan, berak, beste batzuetan, nik.
AITA: Norenak dira egongelan aurkitu ditudan zapata hauek? Hiru arte zenbatuko dut, eta zapaten jabea agertzen ez bada, zaramara botako ditut.
JOSU: Gure etxean zarama aipatzen denean, guztiok abiatzen gara gure geletara desordena gurea den ikustera. Gauzak zaramatik ateratzeko modu bakarra isun bat ordaintzea da. Nire aitak dio etxea txukun egoteko hutsezinezko formula dela.
AMA: Begira, barazkiak hozkailuan daude eta arroza, labean. Berotu besterik ez duzue egin behar. Gauera arte!...
JOSU: Egun batzuetan nire amak prestatzen du bazkaria, eta nire aitak, gosaria. Txandak egiten dituzte. Biek primeran prestatzen dute janaria. Asteburuetan, guztion artean txukuntzen dugu etxea eta ondoren, paseatzera joaten gara.
KONTROLA: ATEKO TXIRRINA
SANDRA: Eup!! Sar naiteke...?
MIKEL: Jakina! Sar zaitez...
KONTROLA: MUSIKA-KOLPEAK
JOSU: Duela egun batzuk, Sandra, auzoko bat, gure etxean egon zen eta aho bete haginekin geratu zen...
SANDRA: Nire amak ez dit sinetsiko...
KONTROLA: JOSUREN MUSIKA SARTZEN DA
JOSU: Sandrak dio bere ama dela etxeko lanez arduratzen den bakarra. Berak, bere nebek eta bere aitak ez diotela bere amari etxeko lanak egiten laguntzen.
SANDRA: Nire amak janaria prestatzen du, arropa, logelak, egongela, bainugela..dena txukuntzen du.
KONTROAL: JOSUREN MUSIKA SARTZEN DA
JOSU: Harrituta geratu ginen hori entzutean. Nik uste nuen oso familia normala ginela.

Erlazionatutako elementua(k)

Plone CMS-arekin dabil webgune hau, kode irekiko eduki kudeaketa sistema

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: