Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Ipuinak Lagunen Eskua
Dokumentu Akzioak

Ipuina: Lagunen Eskua

BERDINTASUNA. Beste umeen eskubide berak dituzu, eta arreta berezia jaso behar duzu ezintasunen bat badaukazu.

NEREA: Nire lagunak eta ni antzekoak gara, baita desberdinak ere...esku baten atzamarrak bezalaxe: bata lodia, bestea argala; bata adierazlea, bestea harroputza eta bestea, sentimentala.

MIKEL: Mesedez, txokolatezko pastel bat, karameluzko izozki bat eta bost gaileta ... ai!... eta edateko, freskagarri bat.

NEREA: Hau Mikel dugu. Jatea du gogokoen... eta baita alai egotea ere. Barre eragiten digu beti. Bere anaia, Josu, berriz, erabat desberdina da:

JOSU: Andereño... ume bat Dani jotzen ari da jokalekuan...

NEREA: Josuk ezin du bidegabekeriarik pairatu. Oso zuzena da bere gauzetan. Badirudi taldeko aita dela. Beti dabilkigu esaten ongi dagoena eta gaizki dagoena...

ELENA: Non ote dago nire eskuila arrosa? Hemen utzi nuen... eta orain, zerez apainduko dut ilea?...

NEREA: Hau Elena dugu... ahazkor samarra da eta baita harro samarra ere: izugarri gustatzen zaio bere buruari ispiluan begiratzea. Taldean oso maite dugu gehien behar duzunean laguntzea ez baitu inoiz ahazten... oso lagun ona da.

DANI: ...salto bikoitzean sartzen zara, ez duzu inor ukitzen eta jaurtitzen duzu... huts egiten baduzu, erreboterako prest naukazu...

NEREA: Saskibaloiko jokalari hau nire neba Dani da. Ez dugu elkarren antzik. Deitura berdinak besterik ez ditugu. Uste dut bizitza kiroltasunez hartzen duela... nik, berriz, beti nabil indarrak berreskuratzen. Nerea dut izena eta itsua naiz.

JOSU: Baina gauza asko ikusten duen itsua da... ez duzue hala uste?

ELENA: Bai... nola zenekien orrazkera berria dudala?

MIKEL: ...eta ni mandarina bat jaten ari naizela?

DANI: Nire arreba guztiz ohartzen da... arbitro bat dirudi...

NEREA: Batzuetan, ez da begirik behar izaten gauzez ohartzeko: baietz hauek Daniren oinetakoak direla..

DENAK: Bai, badira...

NEREA: Arras erraza da: izerdiz bustita daude, handikoteak dira eta zola bereizia dute...

NEREA: Honelakoak gara nire lagunak eta ni... esku baten atzamarrak bezalaxe: guztiak desberdinak eta aski elkartuak.

Erlazionatutako elementua(k)

Plone CMS-arekin dabil webgune hau, kode irekiko eduki kudeaketa sistema

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: