Harat-honat Korrika
Nork bere burua antolatzeko erak etekina hobetzea eta tentsioa kontrolatzea ahalbidetzen du, are gehiago eguneroko ohikerian jolas-uneak tartekatzen baldin badira.
KONTROLA: ESKOLAKO TXIRRINAK JOTZEN DU ETA JOSUREN MUSIKA SARTZEN DA
HECTOR: Astelehenetik ostiralera, eskolatik irteten naizenean, eskauten bilerara joaten naiz segituan...
AHOTSA: BETI LAGUNTZEKO PREST...
HECTOR: Eskauten bileratik irten eta gero, ingeles ikastaro trinkoetara joaten naiz...
AHOTSA: HEY KIDS, SEE YOU TOMORROW!
HECTOR: Ingeles ikastaro trinkoetatik irten ondoren, etxera joaten naiz, etxeko lanak egitera
AMA: (URRUTITIK) Seme, ohera joan zaitez, oso berandu da...
HECTOR: Segituan bukatuko dut, ama...
KONTROLA: MUSIKA BIZKORRA
AHOTSA: ZUEN LEKUETAN PREST, AURRERA!...
HECTOR: Asteburuetan, atletismo entrenamenduetara joaten naiz, etxeko lanetan laguntzen dut eta nire eskolako lanak egiten ditut.
AMA: (URRUTITIK) Josu, bazatoz gurekin zinera?
HECTOR: Ezin dut, ama.. oraindik ez ditut nire lanak amaitu.
KONTROLA TXAKUR TXIKI BAT TXORAKERIAK EGITEN
HECTOR: “Zu bezalaâ€, geldi hor, etzan zaitez..utzidazu etxeko lanak egiten...
KONTROLA TXAKUR BATEN ZAUNKA JOSTALARIAK
HECTOR “Zu bezalaâ€, ez, geldi! (BARREAK) Oso mihi bihurria duzu. Kili-kili egiten didazu (BARREAK) “Zu bezalaâ€, utzidazu bakean... zer, jolastu nahi duzu, ezta?... orduan... tira, goazen parkera...
KONTROLA PARKEKO HOTSAK ETA MUSIKA LASAIA
HECTOR: Ai ene!, barre eta korrika asko egin dut... Badakizu gauza bat, “Zu bezala�... zure bizimoduari inbidia diot... Ez dizute etxeko lanik bidaltzen agintzen... ez duzu atletismoan entrenatu behar, ez duzu hizkuntza berririk ikasi behar eta denbora osoa ematen duzu jolasten eta lo egiten...
Ai, “Zu bezalaâ€... zin degizut oraindik aurrera jolasten eta atseden hartzen denbora gehiago emango dudala eta konpromiso gutxiago izango dudala, zu bezala, ados al zaude?