Edukira salto egin
Salto egin nabigazioara
Kontu Kontari: ahalmen urriko pertsonentzako ipuin bizidunak (umeak, gurasoak, tutoreak, e.a.), iriste erraztasunez
Tresna pertsonalak
Irisgarritasuna
Kontaktua
Hemen zaude:
Hasiera
→
Ipuinak
→
Hainbat Hobe Norbaitekin
Dokumentu Akzioak
Hainbat Hobe Norbaitekin
NEREA: Gaur bizitzaren abenturan niri gertatutako pasaditza bat kontatuko dizuet.
NEREA: Nerea Naiz
NEREA: Orain dela hilabete batzuk, nire etxetik irteterakoan, kalean zerbait entzun nuen, norbaiti airea FALTAko balitzaio bezala...
JOSE: Pssst... neskato...
NEREA: Nirekin hitz egiten ari zara?
JOSE: Bai... aizu, zein da zure izena?
NEREA: Nerea...
JOSE: Nirea JOSE...
NEREA: Horrela ezagutu genuen elkar...eta kaletik pasatzen ikusten ninduen bakoitzean, agurtzen ninduen.
JOSE: Eup, Nerea!!...
NEREA: Egun batean gelditu nintzen eta nire etxera nire lagunekin jolastera etor zedila eskatu nion, baina bere erantzunak harritu ninduen...
JOSE: Ezin dut ...
NEREA: Zergatik, José? Nire lagunek ezagutu nahi zaituzte... zatoz gurekin...
JOSE: Atea giltzaz itxita dago...
NEREA: Zortzi urteko mutiko bat bakarrik, bere etxean giltzaperatua egoten zen arratsaldero, bere ama lanetik itzultzen zen bitartean.
JOSU: ...eta etxea suak hartuko balu?
DANI: ...eta mutikoa gaixotuko balitz?
ELENA: Oso aspertuta eta goibel egon behar da gizajoa...
NEREA: Joséren egoerak kezkatzen
MIKEL: Ba...NIK izozki bat jatera eraman dezaket...
ELENA: Ba..nik etxeko lanak egiten lagun diezaioket...
DANI: Eta nik jokalekura eraman dezaket jolastera...
NEREA: Guztion artean, aste osoan José norbaitekin egon DADIN egitarau berezia antolatu genuen.
AMA: Eskertzen dizuet, baina ez da beharrezkoa.
AMA: José oso ume arduratsua da eta bere burua bakarrik zaintzen daki.
JOSE: Eta horregatik ezin dut lagunik izan, ama?
AMA: Kalera irteteak kezkatzen nau. Kalean arrisku asko dago...
JOSÉ: Baina, ama, ez al duzu esaten nire burua bakarrik zaintzen dakidala...
AMA: Bai, baina gauza BESTERIK da... honelako erabaki bat ez dut presaka hartu nahi... zer, probatuko al dugu, ea nola ateratzen den?
NEREA: Proba ez zen batere erraza izan: Danirekin saskibaloian jokatzera irten zenean, erori zen eta urratua egin zuen belaunetan... Mikelekin irten zenean, hainbeste txokolate jan zuenez, tripako mina izan zuen... eta biribiltzeko, azken egunean INORK ezin izan zuen berarekin egon... baina ustekabez, egun hura funtsezko eguna izan zen.
AITA: Arratsaldeon...
JOSE: (URDURI SAMAR) Nerearen aita al zara?
AITA: Bai... neu naiz...nire alabari ezer gertatu al zaio?
JOSE: Ez, jauna... baina niri bai, ez badidazu berehala laguntzen...Jose naiz, JOSE: Konketako giltza apurtu da eta bainugelak igerileku bat dirudi...
AITA: Ziztu bizian noa, lasai...
NEREA: Horrela gainditu genuen proba gogor hura Orain Jose ez dago giltzaperatua... gure babespean eta gurekin dago.
Erlazionatutako elementua(k)
Proposamen Didaktikoa: Hainbat Hobe Norbaitekin
Nabigazioa
Ipuinak
Sarrera
Pertsonaien Aurkezpena
Lagunen Eskua
Hitzez Hitz
Hainbat Hobe Norbaitekin
Letratxoa
Korrika Egin eta Kontatzea
Esaten Dutena Esaten Dutela
Automobilek Loditzen dute
Komunaren Hondamena
Oso Familia Normala
Harat-honat Korrika
Guraso Gune
Baliabideak
Bilaketa
Bilatu Gunean
Bilaketa Aurreratua
Bisita Kontagailua
Laguntzailea:
Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa
Plone CMS-arekin dabil webgune hau, kode irekiko eduki kudeaketa sistema
Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da:
508 Atala
WEEG Web Edukien Eskuraerraztasuna Gomendioak
XHTML balioduna
CSS balioduna
Edozein nabigatzailean erabilgarria