Cambiar a contenido.
Saltar a navegación
Kontu Kontari: ahalmen urriko pertsonentzako ipuin bizidunak (umeak, gurasoak, tutoreak, e.a.), iriste erraztasunez
Herramientas Personales
accesibilidad
Contacto
Usted está aquÃ:
Inicio
Acciones de Documento
Esaten Dutena Esaten Dutela
KONTROLA: KLASEKO GIROA
MAISUA: Ia, neska-mutilok,... Berri ona dakarkizuet . Aste honetatik aurrera, eskolan, kirol eta musika-tailerrez gain, bi tailer berri egongo dira: margolaritza-tailerra eta zeramika-tailerra.
KONTROLA: MIKELEN MUSIKA SARTZEN DA
MIKEL: Zeramika-tailerra?.. primeran!... beti izan dut gogoko. Erabaki bat hartu besterik ez nuen egin behar: futbol-taldean entrenatzea edo zeramika-tailerrean modelatzea...
JOSU: Ene bada! Mikel zeramika-tailerrean?
DANI: Burutik jota dago... zeramika-tailerrak neskentzat dira.
KONTROLA: BATERIA SARTZEN DA
MIKEL: Nire lagunek niri buruz esamesaka ari baziren ere, zeramika-tailerrera joatea erabaki nuen. Benetan nahi nuena zen. Baina, haien kritikak gero eta zorrotzagoak ziren...
DANI: Mikelk taldez aldatzea erabakiko ote du? (BARRE EGITEN)
KONTROLA: MUSIKA-KOLPEA SARTZEN DA
DANI: Eta gona jantziko balu? Ezin dut imajinatu...
JOSU: Arras arraroa da... nik ez nuke futbola ezeren truke aldatuko...
KONTROLA: MIKELEN MUSIKA BIZKORRA SARTZEN DA
MIKEL: Hala eta guztiz ere, egun batean, lagunek nire eskuek buztinez egin zezaketena ikusi zutenean, niri buruzko esamesak erabat desberdinak izan ziren...
KONTROLA: JOLAS-ORDU GIROA
JOSU: Ikusi al duzu Mikelk Elenari oparitu dion ilargi ederra?
DANI: Bai... oso garestia izan behar da...
JOSU: Ez zaio euro bat ere ez kostatu... berak egin du Zeramika-tailerrean
DANI: Hau bai ezustekoa!...
JOSU: Zera bururatu zait...
DANI: Ez duzu zeramika-tailerrean izena emateko asmorik izango, ezta?
JOSU: Ez... gure futbol-txapelketan pentsatzen ari naiz...
DANI: Ez dut ulertzen...
JOSU: Ikusiko duzu...
KONTROLA: SUSPENTSE MUSIKA SARTZEN DA
MIKEL: Eskolako futbol-taldeak denetik zuen: oso jokalari onak, oso entrenatzaile ona, irabazteko aukera onak... dena, uniformeak izan ezik. Josuri zera bururatu zitzaion: zeramikazko ilargi batzuk saltzen bazituzten, uniformeak erosteko dirua lortu ahal izango zuten.
JOSU: Zuek ilargiak egiten dituzu eta denon artean salduko ditugu... amaren eguna hurbil dago gainera. Ez al zaizu ideia ona iruditzen?...
MIKEL: Hau ideia bikaina!...
JOSU: Banekien ulertuko zenuela...
MIKEL: Baina, ezer baino lehen, Danik eta zuk zor didazuena ordaindu beharko didazue...
KONTROLA: KAKINTZEKO MUSIKA
JOSU: (HARRITUTA) Ezer zor dizugu ala?
MIKEL: Bai, barkamena... barkamena eskatu behar didazue...
KONTROLA: MIKELEN MUSIKA SARTZEN DA
MIKEL: Zeramika gogoko izateak ez du esan nahi neska izatea, zuek esaten zenuten bezala...
DANI: Barkatzeko eskatzen dizut...
MIKEL: Barkatzen dizut...baina izozki bat erosten badidazu...
JOSU: Merezi duzu... tira, goazen... izozki baten bila...
Contenido Relacionado
Proposamen Didaktikoa: Esaten Dutena Esaten Dutela
Navegación
Cuentos
Zona Padres
Descargas
Ipuinak
Esaten Dutena Esaten Dutela
Búsqueda
Buscar
Búsqueda Avanzada
Contador de Visitas
Colaborador:
Hecho con Plone CMS, el Sistema de Gestión de Contenidos de Fuentes Abiertos
Este sitio cumple con los siguientes estándares:
Sección 508
WCAG
XHTML válido
CSS válida
Utilizable en cualquier navegador