Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Guraso Gune Umeen Eskubideei buruzko Konbentzioa
Dokumentu Akzioak

Umeen Eskubideei buruzko Konbentzioa

Munduko haur guztiak eskubide berdinak dituzten pertsonak dira

Gurasoek umeei laguntzen dietenean euren eskubide eta betebeharrak zeintzuk diren ulertzen eta gainontzeko pertsonen eskubideak errespetatzen, helduaro arduratsu baterako oinarriak ari dira jartzen. Konbentzioaren hitzaurrean jasota dagoenez, hori egitean, seme-alabak honelaxe bizitzeko prestatzen dituzte: “...Nazio Batuen Kartan aldarrikatutako idealen espirituan eta, zehatzago esateko, bakearen, duintasunaren, tolerantziaren, askatasunaren, berdintasunaren eta elkartasunaren espirituan†.

UNICEF
1989ko azaroaren 20an, mundu osoko gobernuetako funtzionarioen, profesionalen, umeei babesa emateko erakundeen eta talde erlijioso ugariren arteko kontsulta eta negoziazioz osatutako hamar urteren ondoren, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Umeen Eskubideei buruzko Konbentzioaren* testua onartu zuen, eta hurrengo urtean sartu zen indarrean.

Bertan, mundu osoko neska-mutilen eskubideen zerrenda deskribatzeaz gain, umeen garapenerako etapetan euren ongizatea bermatzeko arauak ezarri ziren. Gaur egun, Eskubideen Nazioarteko Trataturik berretsiena da munduan, herrialde bi baino ez baitira geratzen berau berresteko.

Konbentzioak derrigorrezko izaera du Estatuetan, eta horregatik da hain garrantzitsua. Izan ere, berau berretsi duten gobernuek euren lege, politika eta praktikak Konbentzioko arauen arabera harmonizatu behar dituzte, arau horiek egia bihurtu behar dituzte, eta eskubide horien betearazpena oztopatu edo baliogabetu dezakeen neurririk ezin dute hartu.

Konbentzioak umeei buruzko ikuspuntu berri bat ematen du. Umeak jada ez dira gurasoen jabetzakoak ez karitateko obra baten onuradun babesgabeak. Gizakiak dira, eta euren eskubideak dituzte. Konbentzioaren ikuspuntuaren arabera, umea pertsona da, eta familiako eta komunitateko kidea, eskubide eta erantzukizunekin.

Konbentzioak barne hartzen dituen giza eskubide guztiak lau sail zabaletan bildu daitezke:
  • Bizirauteko eskubidea: bizitzarako eskubidea eta oinarrizko beharrizanak aseta izateko, horien artean daude bizitza maila egokia, ostatua, elikadura eta mediku zerbitzuak jasotzeko.
  • Garapenerako eskubidea: neska-mutikoen potentzialik handiena lortzeko, behar duten guztia lortu ahal izatea. Horren adibideak dira, besteak beste, heziketa, jolas eta aisialdirako eskubidea, jarduera kulturaletarako eta informazioa jasotzeko eskubidea, eta pentsamendu, kontzientzia zein erlijio askatasunerako eskubidea.
  • Babeserako eskubidea: neska-mutikoak gehiegikeria, bazterketa eta esplotazio mota guztietatik babestu behar dira. Horien artean daude, besteak beste, errefuxiatutako neska-mutikoei emandako arreta berezia, torturak, justizia sistema kriminalaren gehiegikeriak, gatazka armatuetan parte hartzea, umeen lana, drogen kontsumoa eta esplotazio sexuala.
  • Partaidetzarako eskubidea: neska-mutikoek zeregin aktiboa izan dezaten euren komunitate eta nazioetan. Eskubide horien artean daude iritzia emateko askatasuna eta helburu baketsuekin elkartzeko askatasuna.
Hain zuzen ere, Umeen Eskubideei Buruzko Konbentzioan ezarritakoen haritik eta nazioarteko eta estatuko lege-mailako joerekin bat NBEtik egindako gomendioei erantzunez, Eusko Legebiltzarrak Umeen eta Nerabeen Arretarako eta Babeserako Legea onartu zuen 2005eko otsailaren 18an.

Lege hau erakundeetan eta gizartean luze jo duen eztabaida-prozesuaren ondorio nagusia da, eta bertan, umeen eta nerabeen aldeko oinarrizko eskubideak testu bateratuan jasotzeaz gainera, helburu hauek ezartzen dira: Umeen eta Nerabeen Defentsarako Bulegoa sortzea, gaztetxoen eta nerabeen eskubideak bermatzeko, eta Umeen eta Nerabeen Euskal Behatokia osatzea, gaztetxoen eta nerabeen beharrizanak zein diren jakiteko eta politika publikoak horietara moldatzeko.

* Konbentzioaren arabera, 18 urtetik beherako pertsona guztiak dira “neskatoak†edo “mutikoakâ€, baldin eta tokian tokiko legeek beherago jartzen ez badute adin-txikitasuna.
Nabigazioa
Bilaketa




Laguntzailea: Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila
Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa
 

Plone CMS-arekin dabil webgune hau, kode irekiko eduki kudeaketa sistema

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: