Proposamen Didaktikoa: Hitzez Hitz
OSASUNA. Gaixotasunak prebenitzeko eskubidea duzu eta, behar duzunean, medikuaren arreta jasotzeko eskubidea.
Ipuinaren ostean,elikatu pentsamendua
Obedientzia ikastaro batean izena emateko, buztana, ile asko eta “Guau, guau†esan behar da. Irakatsiko dizute jesartzen, etzaten, uhala jarrita eta inor arrastan eraman barik ibiltzen, eta jabearen deia entzutean berarengana joaten. Txakurren populazioari zuzendutako hezkuntza eskaintza da, eta munduko zenbait lekutan emango da. Oinarrizko obedientziaren I. maila eta obedientzia aurreratuaren II. maila emango dira.
Zer ikasi beharko luke pertsona batek, giza obedientziaren ikastaro batean?
Graziaz eta xarmaz, gonbidatu zure neska-mutikoak ikastaro imajinario honen edukiak antolatzera. Elkarrizketak dirauen bitartean, aztertu zergatik egin dituzten egindako galderak. Hortik aterako duzu jardueraren etekinik handiena.
Gu dinamikan sartuko gara, edukia emanez: Jasotzen duten aginduak duen zentzuari buruzko galderak egiten ikastea.
Daniren ipuinaren kasuan, medikua pozte hutsagatik botika hartzeak eta sari bat jasotzeak ez luke zentzurik izango. Gauza bera gertatuko litzateke, gurasoen errietaren edo zigorraren beldurrez hartu izan balu botika. Inor zelatan izan barik, uste osoz eta autonomiaz jokatzeak, guretzat eta gure ingurukoentzat zerbait ona lortzeko desirarekin jokatzeak, hobeto egiten dio gure osasunari.
Horregatik da garrantzitsua azterketa medikoak irauten duen bitartean berba egitea: “Doktore andrea, zergatik agintzen didazu botika hau?â€; Doktore jauna, azaldu egidazu hobeto… zer da daukadana, zergatik daukat, zergatik hartu behar dut hau 8 ordurik behin? Modu horretan, aginduaren zentzua hobeto ulertuko dugu, eta errazago izango da behar bezala jokatzea, ez bakarrik obedientziagatik.