Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio
Acciones de Documento

Proposamen Didaktikoa: Lagunen eskua

Zelan esaten da “puerta†euskaraz? Atea. Oso ondo, eta “puerto� Ateo.

Hitz-joko ezagun horri esker, kointzidentzien eta, batez ere, desberdintasunen grazia deskubritzen dugu. Bikiak ere ez dira berdin-berdinak izaten. Gizakiak direnez, elkarren artean desberdinak dira. Antzekoak dira, baina ez berdinak. Gauza bera gertatzen da esku bateko atzamarrekin: antzekoak dira, baina ez daude berdinak diren bi. Beharbada, horrexegatik daude hain lotuta.

Umeen laguntzarekin, artelan bat egingo dugu geure eskuekin. Ezkertiek eskumako eskuarekin egingo dute lan, eta eskumarekin moldatzen direnek, berriz, ezkerrarekin. Lehenengo eta behin, euren atzamar gogokoena zein den esan beharko dute, eta, gero, euren aurpegiaren irudia egin beharko dute atzamar horren ermamian. Gustatuko litzaizuke zure buruaren laguna izatea? Zer gustatzen zaizu eta zer ez zugandik?

Hiru galdera horiekin, pertsona bakoitzak bere buruarekin duen harremana lantzen duzu. Gero, gainontzeko lau ermamietan bere lagunik onenen aurpegiak margotu beharko ditu, eta pertsona horietako bakoitzetik zer gustatzen zaion eta zer ez esan beharko du.

Aztertu erraza edo zaila izan den 4 pertsona horiek definitzea, eta zergatik. Lagunak egin edo galtzea zenbateraino da erraza edo zaila? Elkarrizketa amaitzeko, errebisatu ondorengo proposamenen alde positibo, negatibo eta interesgarriak:
  • Gure lagunak diren pertsona guztiek gure gustu, izaera eta pentsaera bera izan beharko lukete.
  • Familia bereko kideek berdin-berdinak izan beharko lukete gauza guztietan.
Contenido Relacionado

Hecho con Plone CMS, el Sistema de Gestión de Contenidos de Fuentes Abiertos

Este sitio cumple con los siguientes estándares: