Proposamen Didaktikoa: Oso Familia Normala
FAMILIA. Maite eta bideratuko zaituen familia izateko eskubidea duzu, eta familia horretatik banandua ez izateko eskubidea duzu, baldin eta zure ongizaterako ez bada.
Ipuinaren ostean, dator asmakizuna
Kooperazioa, jarduera kolektiboa eta banaketa izan ziren lehengo gizarteetako ezaugarriak. Gaur egun ere, Amerikako komunitate indigena batzuen artean kontzeptu horiek praktikatzen dira. Kolonbiako nasatarrek, adibidez, gizontzat hartzen dute emakume baten lanak egiten ikasten duena, eta emakumetzat, berriz, gizon baten lanak egiten ikasten duena. Era berean, beste gizarte batzuetan, sexu baten eta bestearen arteko pertsonen dominazio eta desberdintasun harremanak garatu dira.
Baina pertsona batek erabakitzen duenean etxea beste batzuekin konpartitzea, akordioak eraiki behar izaten ditu, elkarbizitza ona izan dadin. Horretarako, zure seme-alabekin batera, gauzak berriro asmatzeko tarte bat hartzeko gonbit egiten dizugu. Lehenengo eta behin, etxean egiten diren lanen zerrenda bat egin beharko da. Gero, jakin beharko da ze lan egin behar diren. Ondoren, nortzuk diren gaur egungo lanak egiteko ardura dutenak eta nortzuk arduratuko diren lan berriez. Familiako kide gehiago asmatu beharko balira, aurrera.
Horretarako, produktiboagoa eta dibertigarriagoa izan daiteke marrazkiak egitea. Sortutako marrazkietatik abiatuta, aztertu umeekin ea emakumeek lan horiei eskaintzen dieten denbora gizonezkoen denbora bera, handiagoa edo txikiagoa den. Aztertu zelako lanak egiten dituzten gizon eta emakumeek.
Amaieran, matematiken laguntzarekin, oreka bilatzeko ahalegina egin: inork ez dela izan larregi ez gutxiegi. Norberaren aukeren arabera izan dadila dena.