Proposamen Didaktikoa: Komunaren Hondamena
PARTE-HARTZEA. Informazio egokia hartzeko eskubidea duzu, eta zure iritzia eman dezakezu, eta iritzi hori kontuan hartu beharrekoa da zuri dagozkizun arloetan.
Ipuinaren ostean, kontuan hartu umeak
1991n, Fanon, Italian, Umeen hiria izeneko esperientzia sortu zen. Han eta proiektu hau aurrera eramateko erabakia hartu duten beste hiri batzuetan, urtero-urtero umeei hitza ematen dien Kontseilu bat irekitzen da, umeek hiriaren planifi kazioan parte hartu dezaten:
Haurtzaroaren egoerari buruzko UNICEFen 2003ko txostenaren arabera, Europako neska-mutikoen %42k dioenez, etxean euren bizitzei buruzko erabakiren bat hartzen denean, inork ez du eurekin kontsultatzen.
Umeen protesta eta proposamenak entzun eta kontuan hartzen dituen gizarte, eskola eta familia batek perspektiba irabazten du eta giro demokratikoak sortzen ditu. Herritartasuna ez da soilik pertsona helduen kontua. Adin eta egoera guztietako pertsonek izan behar dute aukera hori.
Aztertu zeintzuk diren hurbileko neska-mutikoen bizitzei eragiten dieten eguneroko erabakiak. Batzar batean, jarri erabaki horiek umeen aurrean, modu arin eta sinplean iritzia eman dezaten. Inork ez du ezer galduko. Aldiz, guztiok irabaziko dugu zerbait: batez ere, besteenganako konfiantza.

- “Egun batean pilotarekin jolasten nengoen, eta udaltzain batek kendu egin zidanâ€.
- “Kotxe gehiegi daude eta ez daukagu jolasteko lekurikâ€â€¦
- “Nik entrenatzaile gabeko futbol zelai bat nahi dut… utzidazue pilotarekin nik nahi bezala jolasten, mesedezâ€.