Proposamen Didaktikoa: Korrika Egin eta Kontatzea
BABESA. Intimitaterako eskubidea duzu, ez dizkizute gorputza eta sentimenduak zauritu behar, ez duzu zertan lanik egin, ez zaituzte errekrutatu edo esplotatuko.
Ipuinaren ostean, kontatuko diet
Umeei egindako sexu gehiegikeriak uste baino gehiagotan ematen dira, ez bakarrik pertsona heldu, ezezagun edo ezagun batek neskato edo mutiko bat bortxatzen duenean edo haren genitalak ukitzen dituenean. Badaude beste sexu gehiegikeria batzuk ere, eta sarritan konturatu barik egiten ditugu. Esate baterako, gorputz atalak izendatzeko hitz desegokiak erabiltzen ditugunean edo, neskato edo mutikoen aurrean, euren arrakasta edo porrot sexualari buruzko pronostikoak egiten ditugunean.
Gauza bera, euren intimitatearen jabeak garela uste dugunean. Alaba edo semearen intimitatea errespetatzen duen ama edo aita batek atea jotzen du, haren gelan edo komunean sartu aurretik. Ez dituzte jendaurrean biluzten, edo ez diete sinestarazten euren genitalak itsusiak, lotsagarriak edo zikinak direla; gainera, ez dute beste pertsona batzuen genitalei buruzko txiste edo burlarik egiten.
Sarritan, neskato eta mutikoek pentsatzen dute euren gorputzek ez dutela garrantzi handirik, ez direla eurenak eta beste pertsona batzuek nahi dutena egin diezaieketela. Ulertu behar dute inork ez duela eskubiderik eurek ukitzeko.
Aztertu neskato eta mutikoekin ze iritzi duten ipuineko Elenari gertatu zitzaionaz, eta ea ba ote dakiten beste neskato eta mutiko batzuei antzeko zerbait gertatu zitzaien. Gogorarazi egiezu zeintzuk diren egoera mota honetako aditz garrantzitsuenak: korrika egitea ihes egiteko eta kontatzea laguntza eskatzeko.
Seme-alaben laguntzarekin, gizonezkoen eta emakumezkoen genitalei buruz aritzeko terminoen zerrenda bat egin, eta gauza bakoitzari bere izenaz deitzeko ariketa egin.