Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Guraso Gune Proposamen Didaktikoak Harat-honat Korrika
Dokumentu Akzioak

Proposamen Didaktikoa: Harat-honat Korrika

JOLASA. Jolasteko eta jarduera artistiko eta kulturalak egiteko denbora eta leku egokiak izateko eskubidea duzu.

Ipuinaren ostean, astia hartzen dut

Arinago, berandu helduko zara, ea ba… azeleratuta dagoen eta galtzeko astirik ez duen gizarte hau islatzen duten espresioak dira. Horrela ari dira hazten neskato eta mutikoak. Alde batetik bestera korrika eramaten ditugu. Pertsonak, automobilek bezala, azeleragailua dute, baina galga ere bai. Pausa gaitezen eta, neska-mutikoen laguntzarekin eta Aristotelesen eskutik, neurtu dezagun gure jakituria. Filosofo hark zioen pertsona jakintsu batek sekula ez daukala presarik. Beraz, lasai- lasai, azter dezagun zorion apur bat gehiago irabazteko denbora ote dugun:

Zenbat denbora ematen duzu bizkarrean eta oinetan masajeak eman eta jasotzen?

Zenbat denbora ematen duzu gaua eta izarrak ikusten?

Zenbat denbora ematen duzu paisaiari begiratzen?

Zenbat denbora ematen duzu albotik pasatzen den jendeari begiratzen?

Zenbat denbora ematen duzu otorduetan?

Zenbat denbora ematen duzu komunera joaten?

Zenbat denbora ematen duzu zure maskota paseatzen?

Zenbat denbora ematen duzu aitite-amamak edo senideak bisitatzen?

Zenbat denbora eskaintzen diezu zure lagunei?

Zenbat gauza gehiago egin nahiko zenituzke, zoriontsuagoa izateko?

Kontuak egiten dituzunean, hartu ideia horietako baten bat, eta jar itzazu praktikan segituan, zure neska-mutikoen laguntzarekin.
Erlazionatutako elementua(k)

Plone CMS-arekin dabil webgune hau, kode irekiko eduki kudeaketa sistema

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: