Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Guraso Gune Proposamen Didaktikoak Letratxoa
Dokumentu Akzioak

Proposamen Didaktikoa: Letratxoa

HEZKUNTZA. Zure nortasuna eta gaitasunak garatuko dituen eta bizikidetzarako prestatuko zaituen heziketa jasotzeko eskubidea duzu.

Ipuinaren ostean, hitz egin apur batean

Jirafak lo egiten duenean, ia beti zutik egiten du, eta arazorik gabe eman ditzake zenbait egun esna. Aldiz, koala batek 19 ordu egin behar du lo egunean. Lehenengoaren trebezia da bigarrenaren ahuldadea. Pertsonekin ere, berdin. Batzuk zoriontsuak dira oso goizetik jaikita, eta beste batzuei izua sartzen zaie horretan pentsatu hutsarekin. Gauza bera gertatzen da bizitzako beste egoera batzuetan ere: pertsona batzuei oso zaila egiten zaie gainontzekoekin komunikatzea, eta beste batzuei, aldiz, oso erraza. Pertsona batzuek ezin dute jasan klima hotza, eta beste batzuek, berriz, pozez zoratzen hartzen dute giro hori. Batzuek matematikak maite dituzte, eta besteek ezin dituzte ikusi ere egin.

Hori da munduaren xarmetako bat. Izaki biziak eta, jakina, gizakiak ere, desberdinak gara, bakoitza bere gaitasun eta mugekin. Ipuina neskato-mutikoen konpainian irakurri ostean, bete honako taula hau. Ekintza gehiago gehitu ditzakezu, edo dauden ekintzak aldatu. Ariketaren interesa elkarrizketa bat hastean datza. Elkarrizketa horretan, aztertu behar da erraztasun edo zailtasun horiek noiz ekarri dizkieten eragozpenak eta zelan egiten dieten aurre.

EkintzaErraztasunakZailtasunak
Dantza egitea  
Igeri egitea  
Irakurtzea  
Idaztea  
Jendaurrean hitz egitea  
Isilik geratzea  
Lagunak egitea  
Erlazionatutako elementua(k)

Plone CMS-arekin dabil webgune hau, kode irekiko eduki kudeaketa sistema

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: