Proposamen Didaktikoa: Automobilek Loditzen dute
LEHENENGO, HAURRAK. Eskubidea duzu estatua ahal denik eta gehien ahalegindu dadin zure eskubideak bermatzeko eta estatuak zuretzat onena dena pentsatuz har ditzan erabakiak.
Ipuinaren ostean, aliatuak bilatu
-Ama, aita… kalera irten naiteke?
Gure seme-alabaren galdera horri erantzutea ez da erraza izaten beti. Baimena eman nahi izaten diegu, baina batzuetan kostatu egiten zaigu. Arrazoi bategatik edo besteagatik, uste dugu kalea ez dela leku ona eta segurua adin txikikoentzat.
Beharbada horregatik, Erromako Umeen Kontseiluko kide den Federicok, 10 urteko umeak, erabaki zuen baimena hiriko alkateari eskatu behar ziola, zuzenean: “Etxetik irteteko eskubidea nahi dugu hiri honetanâ€.
Agintariak izan daitezke umeentzako hiri atsegina lortzeko aliaturik garrantzitsuenak. Umeen hiria ekimenaren sustatzailea den Francesco Tonnuciren ustez, pediatrak dira ekimen honen beste aliatuetako bat, umeen obesitatearen arazoarekin arduratuta daude eta. Uste dute gaixotasun hori ez dela soilik konpentsatuko elikadura ohiturak hobetuz, ez eskolako kirolarekin ere: behar-beharrezkoa da neskato eta mutikoak gehiago mugitzea, askeago jolastea eta eskolara oinez edo bizikletaz joatea.
Umeen beharrizanei erantzuten dien hiriaren aldeko aliatuen zerrendan, gurasoak ere badaude. Pentsatu zer egin dezakezun zure seme-alabek hiritik lagunekin paseatu, ibili eta gozatu ahal izan dezaten. Ia edozerk balio du, euren ondoan babesa ematen denbora guztian egoteak izan ezik.
Hitz egin zure seme-alabekin gai horri buruz, eta proposatu aliatu gehiago, pedalei eragiten jarraitzeko eta, horrela, ume guztientzako lekua izango duen hiria sortzeko.